XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiltze-tenperatura / Aklimatazio-tenperatura / 2.Irudia.- Aklimatazio-tenperaturaren eta hiltze-tenperaturaren arteko erlazioa, tenperatura bakoitzean 24 ordu egon eta gero (MIHURSKY ampamp; KENNEDY, 1967, NEWELL-engandik, 1979, hartuta.

Gainera, animalien hiltze-mugaren azpitik eta, berez, erresistentzi tartearen barruan egon arren, konkurrentzia edo hondakapenaren aurkako gaitasuna murrizten duten (SOUTHWARD, 1958) edo animalien garapenean eragina duten (MILLER ampamp; VERNBERG, 1968) itzulezinezko aldaketak gerta daitezke.

2.- Askotan, animalia berberean experimentalki aurkituriko aireango eta uretango hiltze-mugak desberdinak izaten dira.

Desberdintasun hau agerikoa, izan daiteke, hots, salbuespenetatik at, animalien benetako gorputz-tenperaturak neurtzen ez direnez, berauek eta ingurunekoak oso desberdinak izatea gerta daiteke emertsioaldian zehar; horrela balitz, uretango hiltze-mugaren parekoa izanen litzateke aireangoa.

Eguzkiaren erradiazio termikoen eraginak faktore nagusitzat hartu behar dira, berauetatik babestu gabe dauden animalien tenperatura, ingurunekoa baino gradu batzu altuagoa izan daitekeelarik; esate baterako, Patella vulgata-ren kasuan, desberdintasun hau, 1-18ampdeg;C izan daiteke (DAVIES, 1970), Actinia equina-ren kasuan, 11,2ampdeg;C (GRFFITHS, 1977), Anthopleura elegantissima-ren kasuan, desberdintasuna 13ampdeg;C-takoa izanik (DAYTON, 1971).

Hala ere, animaliek ez dute energia irradiantea bizigabe batek berenganatuko lukeen moduan berenganatzen.

LEWIS-en (1963) eta DAVIES-en (1970) ustez, gasteropodo batzuren gorputz-tenperatura, eguzkitan dagoen harrizko substratuko tenperatura baino 4 edo 6ampdeg;C baxuagoa izan daiteke.